Aguas del Añarbe - Añarbeko Urak S.A.

PRESAKO HUSTUBIDE-ORGANOEN DESKRIBAPENAZUZENEKO IRUDIAK IKUSI

Presak hustubide edo hustuketarako gailu ezberdinak ditu:

1. Emari ekologikoaren irteera: derrigorrezkoa den emari jarraitu bat isurtzen da, zeina 0,325 eta 1,650 m³/s artean egongo den, Añarbe ibaiaren ibilguan balio ekologikoak mantentzeko balio duena.

2. Beheko hustubideak: presak behealdean bi hustubide ditu, behar denean urtegiaren hustuketa modu kontrolatuan egitea ahalbidetzen du. Eskuineko hustubidetik (ESH) 23 m³/s-ko emaria isur daiteke eta ezkerrekotik (EZH), berriz, 33 m³/s-ko emaria, modu mailakatuan, hots, 0-15 eta 15-33 m³/s tarteekin.

3. "Howell" balbulak, 400 eta 700 mm-koak: bi hustubide txiki dira, beheko hustubideen osagarriak, 3 eta 4,5 m³/s-ko emaria isur dezakete.

4. Gainezkabidea: presaren hormako goialdean hiru "leiho" daude, eta urtegian bildutako ur-bolumenak maila hori lortzen duenean kanpora isurtzen da. Leiho horietatik irteten den emaria aldakorra da, indarrean dauden Ustiapen-Arauen arabera, eta uraren mailak lortzen duen altueraren arabera, 0 eta 194 m³/s artean.

PRESA ETA BERE HUSTUBIDE ORGANOAK, OINARRITIK ETA GOIALDETIK
Presaren bista

Urtegiaren edukiera gainezkabideko leihoetaraino 37.279.625 m³-koa da, baina, jakina den bezala, bolumen hori 3.742.963 m³-tan igo daiteke gainezkabideko uhateak itxiz gero.